Erremontea

Urriza eta Barrenetxea IV.a txapeldun

40-31 irabazi diete Ezkurra eta Olazarri Orona erremonte txapelketako finalean.

Imanol Magro Eizmendi.
2012ko abenduaren 22a
18:30
Entzun

Javier Urrizak eta Endika Barrenetxeak jantzi dute Orona erremonte txapelketako txapela, finalean Koteto Ezkurra eta Patxi Olazarri 40-31 irabazita, Galarretan. Oreka gutxiko partida izan da, eta txapeldunek defentsa lanari esker irabazi dute. Aurreko koadroetan Urrizak kate motzean lotu du Ezkurra; aldea, baina, atzean egon da, Barrenetxea IV.ak partida galanta jokatu baitu; atzelari gazteak min asko egin du sakearekin. 

Urriza eta Barrenetxea IV.a indartsu hasi dira, eta tarte polita ireki dute (11-21). Ezkurra eta Olazar partidaren norabidea aldatzen saiatu dira, baina ez dute lortu (22-38). Azken txanpan emaitza atondu dute, baina ezin izan diote buelta eman oso aldapa gora jarria zen finalari.

Urrizarentzat binakako laugarren txapela da; Barrenetxearentzat, lehena. Honek jaso du finaleko pilotari onenaren saria. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.