Urriza-Etxeberria III.a eta Uterga-Urrutia I.a irabazle
ERREMONTEA. Hasi da Euskal Jai pilotalekuan sanferminetako erremonte torneoa. Atzo, estreinakoan, finalerdietako ligaxkako lehen bi partidak jokatu ziren. Aurrenekoan, Urriza-Etxeberria III.ak 40-38 irabazi zieten Uterga-San Migueli; eta bigarrengoan, Urtasun-Urrutia I.ak 36-40 hartu zituzten mendean Ezkurra-Lizaso. Gaur, bigarren jardunaldia jokatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu