Urrizaren lehen partida, txapela irabazi ondoren
ERREMONTEA. Javier Urrizak gaur jokatuko du lehen partida banakako txapeldun gisa, Galarretan. Etxeberria III.a izango du bikotekide, eta Uterga-San Miguelen aurka ariko da jaialdiko estelarrean. Lehen partidan, Matxin VI.a-Saldias eta Otaegi-Zubiri ariko dira aurrez aurre; hirugarrengoan, Zeberio II.a-Barrenetxea IV.a eta Juaristi-Ion; eta azkenekoan, Etxabe II.a-Agirrezabala eta Matxin III.a-Zubizarreta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu