Urrutia Juaristiren aurka gaur, Kutxa torneoan
ERREMONTEA. Miguel Mari Urrutiak gaur jokatuko du Kutxa torneoko estreinako partida, Jon Juaristiren aurka. Mexikotik bueltan, bigarren neurketa jokatuko du nafarrak. Joan den larunbatean galdu egin zuen binaka, baina itxura ona emanda. Gaur, kontrario gogorra izango du, Juaristik garaipen bat lortu baitu jada. Sakeak garrantzi handia izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu