Urrutiak eta Utergak ezin dute hutsik egin gaur
ERREMONTEA. Urrutiak eta Utergak Kutxa torneoko final-laurdenetako ligaxkako bigarren partida jokatuko dute gaur elkarren kontra, Galarretan (16:00), eta ezin dute hutsik egin. Lehen partida galdu ondoren, hanka bat kanpoan izango lukete berriz ere kale egingo balute. Urrutia da faborito, eta dirua haren alde irtengo da, doblean. Sake zitala du Saldiaskoak, eta erabakigarria izan daiteke. Uterga, bere aldetik, ezustekoa ematen saiatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu