Urrutiak irabazi egin du agurreko partida (27-40), eta omenaldi beroa jaso du

jon eskudero
2012ko otsailaren 5a
00:00
Entzun
Miguel Mari Urrutiak irabazi egin zuen atzo agurreko partida, Zeberio II.a lagun, Ezkurra eta San Miguelen kontra (27-40). Erremontista onenetakoa dela frogatu zuen Saldiaskoak, eta, horregatik, omenaldi beroa jaso zuen Galarretan bildu ziren guztien aldetik. Pilotalekua leporaino beteta zegoela, ikusleen txalo zaparrada artean esan zuen agur, erabat hunkiturik. Azken neurketa irabaztea zen haren nahia, eta lortu zuen.

Urteotan lankide izan dituen guztiak alboan izan zituen, eta anaia Oskarrek erloju bat oparitu zion denen izenean. Francis Sistiaga Oriamendiko gerenteak joan den astean jokatu zuen partida bateko irudia eman zion, koadro batean sartuta. Ikusleen txalo zaparrak ere ez ditu berehalakoan ahaztuko Urrutiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.