Pilota

Urrutikoetxea eta Olaizola II.a, bikote Logroñon

Buruz buruko txapeldunak atzelari postuan jokatuko du sanmateoetako torneoan.

Urrutikoetxea, San Fermin txapelketako partida batean. IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS
Imanol Magro Eizmendi.
2015eko irailaren 7a
12:43
Entzun

Mikel Urrutikoetxeak eta Aimar Olaizolak bikotea osatuko dute Logroñoko sanmateoetako torneoan. Hobe esanda, Olaizola II.a eta Urrutikoetxea izango dira, buruz buruko txapeldunak jokatuko baitu atzelari. Ez da Olaizola II.ak aurrelari bat bikote hartuta jokatzen duen lehen aldia, behin baino gehiagotan jokatu baitzuen Olaizola I.a anaia bikote hartuta.

Bi aurrelariak A multzoan egongo dira, Bengoetxea VI.a-Untoria binakako txapeldunekin eta Ezkurdia-Zubietarekin. B multzoan, berriz, Irujo-Barriola, Altuna III.a-Merino II.a eta Victor-Albisu egongo dira.

Sanmateoetako torneoa hilaren 20n hasiko da, eta 27an bukatuko, finalarekin. 26an ardoaren desafioa jokatuko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.