Egundoko partida jokatu dute Iruñeko Labriten Bengoetxeak eta Urrutikoetxeak. Leitzako pilotaria faboritoa bazen ere, Urrikoetxea oso ondo aritu da. Oso orekatua izan da partida, bederatzi aldiz berdindu dute markagailua pilotariek. Hamabosna egin dutenean lau puntuko aldea hartu du Urrutikoetxeak, eta horrek erabaki du norgehiagoka. Azkenean 22-18 bukatu dute. Urrutikoetxea da lau t'erdiko lehen finalista.
Bihar, bigarrena
Aurreikusitako finalerdia jokatuko dute gaur Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok Bilboko Bizkaia pilotalekuan (17:00, ETB1). Olaizola II.ak atzo goizean baieztatu zuen gaur jokatu egingo zuela. Goizuetako aurrelariak esana zuen atzo goizean ezker eskua nola zuenaren arabera erabakiko zuela finalerdia jokatu edo ez, eta oraindik min apur bat duen arren, jokatzea erabaki zuen. Olaizola II.ak proba arin bat egin zuen Hondarribiko (Gipuzkoa) pilotaleku batean, eta bertan ikusi zuen lesioak hobea egin duela, eta oraindik erabat osatuta egon ez arren, jokatzeko moduan dagoela. Beraz, klasikoa jokatuko da gaur: Olaizola II.a eta Irujo aurrez aurre.