Urtarrilaren 11n aurkeztuko dute 2012ko Vuelta, Iruñean
TXIRRINDULARITZA. Unipublicek, Espainiako Vuelta antolatzen duen enpresak, urtarrilaren 11n aurkeztuko du 2012ko ekitaldia, Iruñean. Vuelta abuztuaren 18an hasiko da, Iruñean jokatuko den 15,4 kilometroko taldekako erlojupeko batekin. Jarraian, Iruñea-Viana, Oion-Arrate eta Barakaldo-Valdezcaray etapak jokatuko dira. Beraz, lau etapa jokatuko dira Euskal Herrian barrena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu