Urtasun-Etxeberria III.a garaile, Labriten
ERREMONTEA. Nafarroako Torneoko finala jokatu zuten atzo Labriten, eta Urtasunek eta Etxeberria III.ak 40-34 irabazi zieten Urrizari eta Baleztenari. Finala estua eta lehiatua izango zela espero zen, eta halaxe gertatu zen gero. Dena den, ia une oro aurretik joan ziren garaileak. Halere, alde horiek ez ziren hiru tanto baino gehiagoakoak izan; ez, behintzat, 24-18ra iritsi bitartean. Hortik aurrera, bospasei tantokoako izan ziren aldeak. Azkenean, 39-31 aurreratu ziren garaileak, eta hortxe amaitu zen partida kontrarioek hiru tanto gehiago egin arren. Etxeberria III.a. izan zen finaleko erremontistarik onena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu