ZIZTU BIZIAN. EUSKAL HERRIKO ITZULIA

Urteroko itxura, urteroko bilakaera

Xabier Usabiaga.
2004ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Euskal Herriko Itzulian ezer gutxi aldatu da azken urteotan: arrakastaren formula, eskarmentuak emana, ondo gordeta dute antolatzaileek eta ezaugarri bakoitza dagokion neurrian nahastu beste lanik ez dute izaten. Goi mailako partaidetza, faborito asko, ikuskizunerako gonbita egiten duen ibilbidea eta azken unera arteko ikusmina ziurtaturik aurten ere.

Sailkapenari erreparatuz komeni dira, gainera, gutxien, aldaketak. 1990. urtean Julian Gorospe gailendu zenetik Aitor Osaren 2002ko garaipenera, euskal txirrindulariek podiuma edota postu duinen batekin konformatu beste irtenbiderik ez dute izan. Urte oso onak izan ziren oro har, baina Euskal Herriko Itzulian morrontza lanera ohitu ziren etxeko ziklistak. Egoera irauli egin da, zorionez. Hor daude Iban Mayoren eta Aitor Osaren azken bi garaipenak, eta David Etxebarriaren podiuma eta etapak. Itzuliaren historiako urterik onenak izan dira euskal ziklistentzat.Zaila, oso zaila da, izango da, bide horri jarraitzea, garaipenaren bidea estua baita beti, eta akatsik txikienean amildegiaren ertzean laprast egitea oso da erraza. Baina hala izanik ere, itxaropenerako arrazoiak egon badaude. Euskaltel-Euskadiren pare jar daitekeen talde bat baino ez dago, CSC. Esan nahi baita talde horiek baino ez dituztela itzulia irabazteko maila eman dezaketen txirrindulari bat baino gehiago. Iban Mayo, David Etxebarria eta Samuel Sanchez izan daitezke Euskaltelen; Ivan Basso, Bobby Julich eta Jens Voigt CSCn. Talde bi horiek idatziko dute karreraren gidoia, eurek aginduko dute, eurek markatuko erritmoa, motela edo bizia, komeni zaiena, eurek izango dute erantzukizuna, batez ere Euskaltel-Euskadik. Itzuliak, ordea, handi zein txiki, normalean ez ditu taldeak irabazten, taldearen aukera anitz horiek ezer gutxi balio dute buruz buruko lehian; beste era batera baliatu behar dira, estrategia arriskutsuak probatuta, galtzeko beldurra utzi eta ausart jokatuta. Bestela, talderik gabeko faboritoei bidea leuntzea baino ez da lortzen, eta zerrenda hori luzea eta arriskutsua da: Vinokourov, Boogerd, Valverde, Rebellin, Di Luca, Hamilton, Aitor Osa, Angel ViciosoÉ
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.