FUTBOLA

Uruguai, Amerika Kopako lehen finalista

Gaur jokatuko da bigarren finalerdia, Paraguai eta Venezuelaren artean.

2011ko uztailaren 20a
11:35
Entzun

Uruguai da aurten Argentinan jokatzen ari den Amerika Kopako lehen finalista. Peru menderatu dute uruguaiarrek bart, eta asteburuan jokatuko den finalerako txartela lortu dute. Luis Suarez aurrelariaren bi golekin menderatu dituzte peruarrak, 2-0.

Erritmo gehiagorekin jokatu zuen Uruguaik, eta Oscar Tabarez entrenatzailearen eskema ondo asko bete zuten jokalariek. Uruguaik ohi duen bezala, bart ere ez du jokoa sortu behar izan irabazteko. Suarezek bigarren zatian erabaki zuen kanporaketa.

Peruren inoizko lorpenik handiena izan da Amerika Kopako finalerdiak jokatzea, baina horrek gainditu egin balio bezala aritu da. Soilik partidaren amaieran izan zituzten gol aukerak. Juan Vargas ondo asko zaindu zuten uruguaiarrek, eta ezintasunean kanporatu egin zuen epaileak.

Beste finalista nor izango den gaur erabakiko da Paraguai eta Venezuelaren arteko partidan, gauean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.