Urzelai eta Sutil ez dira ariko Zaragozaren aurka
EIBAR. Las Palmasen aurka galtzeaz gain (0-1), lau jokalari ere galdu zituen Eibarrek larunbatean. Urzelai eta Sutili bosgarren txartel horia atera zien epaileak, eta Aitor Lopez Rekartek eta Carlos Rubenek Kanarietan egindako entrenamendu batean min hartu zuten. Laurek ezingo dute jokatu larunbatean Zaragozaren aurka. Albert Yague, berriz, atzo hasi zen lanean, bere kasa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu