Euskaltel-Euskadik atzo izan zuen egun beltzaren ondoren, gaurko etapan atzokoa txukuntzen ahalegindu dira talde horretako kideak. Iban Mayoren taldeak bi minutu eta hogeita hamabost segundo galdu ditu gaurko erlojupekoan.
Benetan txukun aritu direnak ordea, U.S Postalekoak izan dira. Ordu bete eta hamabi minutu behar izan dituzte helmugara iristeko eta eta minutu eta zazpi segunduko aldea atera diote Phonaki, bigarren sailkatuari. Honek, Lance Amstrongi maillot horia janzteko aukera eman dio. Txirrindulari estatubarrarekin batera, bere taldekideak kokatu dira podiumean.
frantziako tourra
US Postalek erakustaldia egin du, eta Armstrongek maillot horia jantzi du
Lance Armstrongen US Postal taldeak irabazi du taldekako erlojupekoa, eta, ondorioz, txirrindulari estatubatuarrak sailkapen nagusiko lehen postua eskuratu du. Halaber, US Postaleko bost txirrindulari dira zerrendan aurrenekoak. Euskaltel-Euskadik zortzigarren lekuan amaitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu