Munduko Atletismo Txapelketa egiten ari dira Berlinen (Alemania) eta atzokoan, arreta guztiak gizonezkoen 100 metroko finalean jarrita zeuden, eta batez ere Usain Bolt jamaikarrean eta Tyson Gayestatubatuarrean. Boltek Pekingo Joko Olinpikoetan historia egin zuen 100 metroko lasterketan 9,69ko denborarekin munduko marka hautsi zuenean. Atzo, Berlinen azkarrena dela berretsi zuen eta berak Pekinen lortutako munduko marka hautsi zuen, 9,58ko denborarekin.
Pekinen 200 eta 4x100 metroko probak ere irabazi zituen Boltek eta munduko marka ondu zuen horietan ere.
Naroa Agirre 21. postuan
Naroa Agirre burumakur abiatu zen Berlin aldera. Espainiako Txapelketa irabazi berria zuen, baina bere sasoirik onena urrunegi zegoen Munduko Txapelketan lan ona egiteko. Donostiarrak, baina, beste behin fidel izan zitzaion bere ohiturari, eta hitzordu handietan hazi egin zen. Sasoiko markarik onena egin zuen (4.40), baina ez zen aski izan. Lan ona, baina ez nahikoa. Etsituta bueltatuko da etxera, 21. izan baitzen, finaletik nahiko urrun.
atletismoa
Usain Boltek azkarrena dela berretsi du
100 metroko proban 9,58ko denbora egin zuen jamaikarrak. Pekingo Olinpiar Jokoetan proba berdinean 9,69ko denbora lortu zuen eta orduko munduko marka hautsi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu