Vadim Demidov etzi iritsiko da Donostiara
FUTBOLA. Vadim Demidov etzi iritsiko da Donostiara, eta astelehenean bertan has daiteke Realarekin entrenatzen. Talde txuri-urdinak eta 24 urteko jokalari norvegiarrak aspaldi lortu zuten akordioa urtarrilaren 1etik aurrera Realarekin joka zezan. Klubak ere bazuen itxaropena Rosenborgek data horren aurretik libre utz zezan, baina Norvegiako taldeak azken egunera arte eutsi dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu