Saskibaloia. Espainiako Kopa

Valentzia eta Real Madril dira faboritoak gaur, lehen bi final-laurdenetan

Pesicen taldeak Kanaria Handiaren aurka jokatuko du, eta Messinarenak Valladoliden aurka

Andoni Urbistondo.
2011ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Valladolid-Valentzia eta Real Madril-Kanaria Handia dira Kopako lehen bi final-laurdenetako protagonistak. 19:00etan hasiko da lehenengoa, eta 21:30ean bigarrena. Faborito garbiak dituzte bi kanporaketek, ezustekorako tartea txikia ez bada ere. Izan ere, Valentzia Kopa irabazteko faboritoetako bat da, egiten ari den jokoagatik, eta Svetislav Pesic etorri zenetik dozena bat partida irabazi eta hiru bakarrik galdu dituelako. Halere, Valladolid aurretik da ligan. Porfirio Fisacen taldea hirugarren da, denak aho bete hortz utzita, eta, Kopa espero ez zuten oparia bada ere, ez dira berehalakoan belaunikatuko.

Bigarren final-laurdenean ere Real Madril da faboritoa. Etxean jokatzen duelako, eta hemezortzi urte daramatzalako Kopak irabazi gabe. Sasoi honetan etxean jokatu dituen hamazazpi partidak irabazi ditu Ettore Messinaren taldeak, eta horrek ondo daudela esan nahi du. Kanaria Handia justu-justu sartu zen Kopan, baina sartu egin zen, eta sasoi honetan elkarren aurka jokatu duten partida bakarrean Kanaria Handia nagusitu zen, 70-59. Hori bai, Kanaria Handian izan zen, eta Pedro Martinezen taldeak asko jaisten du bere errendimendua etxetik at.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.