Valverde baikor da bihar Malagaren aurka jokatu beharreko Kopako final-laurdenetako itzulikoaz. "Gu ondo gaude, eta San Mamesen jokatzen dugu, etxean. Gure jendeari poz bat eman nahi diogu, sasoi honetan asko ari baita sufritzen". Argi du helburua lortzeko ezin dituztela errepikatu azken partidetako hutsak. "Huts egiten ari gara, baina hori inoiz aldatuko da. Espero dezagun bihar [gaur] izatea eguna".
FUTBOLA. ESPAINIAKO KOPA
Valverde: "Badakigu aukera ederra dugula"
Athleticeko entrenatzailak azpimarratu du badaudela «sasoi bat zehazten duten partidak» eta espero duela hala izatea bihar Malagaren aurkakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu