Ezusterik ezean, Alejandro Valverdek eramango du bihar Frantziako Tourra hasi aurreko proba nagusietakoa: Dauphine Libere. Izan ere, oso ondo eutsi dio gaur lidergoari, zazpigarren etapa menditsuan (Briancon-Saint Francois Longchamp, 157 kilometro). Besteak beste, Galibier eta Croix de Fer igo dituzte, eta helmuga gainean zuten. Iaz Valverdek berak irabazi zuen proba.
Cadel Evans bigarren sailkatua eta biak batera heldu dira -Robert Gesinkekin-, David Moncoutie irabazletik 41 segundora. Alberto Contador sailkapen nagusiko hirugarrena, berriz, 55era; 1.18ra dago orain, postu berean. Evans 16ra.
Mikel Astarlorza hamargarren sartu da, 2.32ra. Sailkapen nagusian bosgarren dago orain, 3:40ra. Haimar Zubeldia zortzigarren, 5:05era.
Bihar bukatuko da Dauphine Libere, Faverges-Grenoble 146 kilometroko etaparekin. Helmugatik 30 kilometrora mendate gogorra gainditu beharko dute.
Tourra uztailaren 4an hasiko da.
Dauphine Libereko azken irabazleak
2008: Alejandro Valverde (Espainia).
2007: Christophe Moreau (Frantzia).
2006: Levi Leipheimer (AEB).
2005: Iñigo Landaluze (Euskal Herria).
2004: Iban Mayo (Euskal Herria).
Txirrindularitza
Valverdek eskura du Dauphine Libere
Gaurko etapa menditsuan ederki eutsi dio lidergoari. Moncoutie izan da irabazlea. Bihar amaituko da proba. Astarlorza bosgarren dago, Zubeldia zortzigarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu