TXIRRINDULARITZA

Valverdek irabazi du Vueltako zortzigarren etapa

Bigarren etapa du Alejandro Valverdek (Movistar). Joaquin Rodriguez (Katuxa) eta Alberto Contador (Saxo Bank) izan ditu atzetik.

2012ko abuztuaren 25a
17:30
Entzun

Alejandro Valverdek irabazi du gaur arratsaldean Espainiako Vueltako zortzigarren etapa: Lleida - Andorra (174,7 kilometro). Joaquin Rodriguez (Katuxa) eta Alberto Contador (Saxo Bank) izan ditu atzetik. Irabazten duen bigarren etapa da Valverderentzat, Arraten ere hura nagusitu zen. Purito Rodriguezek (Katuxa) jarraitzen du lider. Igor Anton (Euskaltel) hamar onenen artean sartu da, zortzigarren postuan. 

Cameron Meyer, Javier Ramirez, Amaël Moinard, Mickaël Buffaz, Javier Francisco Aramendia eta Martijn Keizer txirrindulariek osatu dute eguneko ihesaldia. 75. kilometroan ihes egin dute. Bidean gelditu dira batzuk eta helmugatik 15 kilometrora Buffaz eta Moinard frantsesak, Ramirez espainiarra eta Meyer australiarra bakarrik gelditu dira. Moinard abiadura igo eta bakarrik ihes egiten saiatu da. Azkar eman du amore, Sky taldekoak buruan pelotoia gainera etortzeko arriskua zegoela ikusita.

Azkeneko lau kilometroetan erabaki da lasterketa. Lehenengo mailako mendatean amaitu da etapa. Meyerrek maisutasunez utzi ditu atzean burua osatzen zuten beste hirurak, baina, Valverdek (Movistar) zuzenduta bost txirrindularik indarrak atera dituzte burua harrapatzeko asmoz: Henao (Sky), Froome (Sky), Contador (Saxo), Moreno (Katuxa) eta Purito (Katuxa). Borrokaldi ederra sei txirrindulariek eskaini dutena. Helmugarako bi kilometro falta zirela Froome eta Contadorrek Meyer harrapatu dute. Froome atzean utzi eta Puritok hartu du berea lekua. Indar erakustaldia. Azken 500 metroetan, Contadorrek irabaziko zuela zirudienean, Valverde agertu da eta azken txanpan dena emanez, garaipena eskuratu du, ozta-ozta.

Bihar 9. etapa korrituko dute, Andorra eta Bartzelona artean, 196,3 kilometro. 

Irailaren 9an bukatuko da Vuelta, Madrilen.

Zortzigarren etapako sailkapena

1. Alejandro Valverde (Movistar). 04:06:39
2. Joaquin Rodriguez (Katuxa). d.b.
3. Alberto Contador (Saxo Bank). d.b. 
4. Christopher Froome (Sky). 15era.
5. Daniel Moreno (Katuxa). 23ra.
6. Benat Intxausti (Movistar). 33ra.
7. Igor Aanton (Euskaltel). 33ra.
8. Winner Anacona (Lampre). 39ra.
9. Robert Gesink (Rabobank). 39ra.
10. Przemyslaw Niemiec (Rabobank). 42ra.

Sailkapen nagusia

1. Joaquin Rodriguez (Katuxa). 29:59:35.
2. Chris Froome (Sky). 33ra.
3. Alberto Contador (Saxo). 40ra.
4. Alejandro Valverde (Movistar). 50era.
5. Robert Gesink (Rabobank). 1.40ra.
6. Daniel Moreno (Katuxa). 1.48ra.
7. Nicolas Roche (Ag2r). 2.14ra.
8. Igor Anton (Euskaltel). 2.47ra.
9. Laurens Ten Dam (Rabobank). 2.58ra.
10. Bauke Mollema (Rabobank). 3.07ra.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.