Victoriano Sanchez Arminio Espainiako Futbol Epaileen Batzordeko presidenteak gaur eman du erabakiaren berri. Azaldu duenez, aurki hasiko dira probak egiten, eta lehena, ziurrenik, Atletico Madrilek eta Elxek hilaren 29an Espainiako Kopan jokatuko duten partidan egingo dute.
VAR sistema 2016ko kluben arteko Munduko Kopan erabili zuten lehen aldiz. Egun, Italian, Alemanian eta Ingalaterran erabiltzen da, besteak beste. Hasiera batean, ez da erabiliko datorren urtean, Errusian jokatuko den Munduko Kopan. Hala ere, Gianni Infantino Nazioarteko Futbol Federazioko (FIFA) lehendakaria VAR sistemaren defendatzaile sutsua da, eta ikusteko dago azkenean horrek eragina izan dezakeen.