Vettel izan da azkarrena Montmeloko saioetan
1 FORMULA. Sebastian Vettel alemaniarrak (Red Bull) egin zuen atzo denborarik onena Montmeloko zirkuituan (Herrialde Katalanak), denboraldi-aurreko bigarren saioetan. Vettelek 79 itzuli egin zituen, eta 175 milarenen aldea atera zion Nico Hulkenberg herrikideari (Force India). Lewis Hamilton (McLaren) sailkatu zen hirugarren, 325 milarenera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu