txirriNDULARITZA

Victor Cabedo Euskalteleko txirrindularia hil da, auto batek harrapatuta

Katalana zen, eta 23 urte zeuzkan. Almedijar-en (Castello, Herrialde Katalanak) izan du ezbeharra.

2012ko irailaren 19a
18:58
Entzun

Víctor Cabedo Euskaltel-Euskadiko txirrindularia hil da gaur, Almedijar-en (Castello, Herrialde Katalanak), entrenatzen ari zela auto batek harrapatuta, Miguel Madariaga taldeko managerrak jakinarazi duenez. Castelloko Onda herrikoa zen, eta 23 urte zituen.

Eguerdiko ordubiak baino zerbait lehenago izan du ezbeharra, Almedijar eta Ain artean. Auto batek jo ostean, amildegi batera erori da. Castelloko suhitzaileek jaso dute gorpua.

Cabedok amateur garaian Seguros Bilbao taldean korritu zuen, iaz profesionaletan Orbean, eta ondoren fitxatu zuen Euskaltelen.

Aurten, Italiako Giroan parte hartu du. Joan den urtean, Asturiasko Itzuliko etapa bat irabazi zuen.

Azkeneko aldiz Britainia Handiko Itzulian izan da, Euskaltelekin, duela egun batzuk.

1934tik 55 txirrindulari profesional hil dira errepide istripuan entrenatzen edo proba bat korritzen ari zirela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.