Pilota

Victorrek eta Albisuk 22-16 irabazi diete Bengoetxeari eta Larunberi

Jon Ander Albisuk partida borobila egin du; indartsu astindu du pilota eta aurreko koadroetan ongi babestu du txokoa.

Victor eta Albsu, aurreko binakako txapelketako partida batean, joan den urtarrilean, Tolosako Beotibarren. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZI PRESS
Berria
2017ko azaroaren 26a
19:54
Entzun

Victorrek eta Albisuk bikote sendoa osa dezaketela frogatu dute gaur Bengoetxea eta Larunberen kontra. 22-16 nagusitu zaizkie iazko txapeldunordeei.

Bengoetxeak eta Larunbek aurre hartu dute partidaren lehen tantoetan, eta bi bikoteak paretsu izan dira markagailuan, bederatzina egin duten arte. Hortik aurrera, Victorrek eta Albisuk oso pilota gutxi galdu dituzte, eta Albisuk atzean ezarri duen nagusitasuna ongi baliatu du Victorrek aurrean tantoa amaitzeko.

Urdinek 21-13 alde egin dute. Amaieran, Bengoetxeak jokaldi bidez tanto batzuk egitea lortu badu ere, 22-16 nagusitu dira Victor eta Albisu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.