Borja Viguera aurrelaria fitxatu du Athleticek. Alaveseko jokalari ohiak atzo egin zuen osasun azterketa. Bilboko taldeak milioi bat euroko etete klausula ordaindu du. Viguerak 25 gol sartu ditu sasoi honetan Bigarren Mailan. Errioxarra jaiotzez, Realeko harrobikoa da.
2017ko ekainaren 30era arteko kontratua sinatu du, eta 30 milioi euroko etete klausula izango du. Gaur aurkeztuko dute Viguera Athleticeko jokalari gisa, 12:30ean, Ibaiganen.