Futbola

Villar bihar kenduko dute Espainiako Futbol Federazioko presidente kargutik

Espainiako Kiroletako Administrazio Auzitegiak espedientea ireki dio gaur goizean. Soule operazioaren harira atxilotu zuten aurreko astean, haren seme Gorkarekin batera.

Gorka Intxausti Aranguren.
2017ko uztailaren 24a
15:04
Entzun

Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak Villar bere kargutik gaitasungabetuko du bihar. 09:30ean hasi da Espainiako Administrazio Auzitegiko batzarra, eta bukatzean eman dute erabakia: 1988tik jarraian Espainiako Futbol Federazioko presidente izan den Angel Maria Villarri espedientea irekiko diote, eta horrek kirol kontseiluak hura bere kargutik kentzea eragingo du. Era berean, federazioaren gidaritza lanean behin-behineko batzorde kudeatzaile bat jartzea ekar dezake egoerak. Asteazkenean hartuko dute etorkizunari begirako erabakia Espainiako Federazioko kideek.

2009tik aurrera, ustez senideen edo ingurukoen enpresetara dirua desbideratu zuen Villarrek. Horrez gain, ustez lagunarteko partidengatik ere komisioak kobratu zituen. Honako hauek dira Angel Maria Villarri egozten dizkioten karguak: iruzurra, agiriak faltsutzea, norbanakoen arteko ustelkeria eta leialtasunik gabeko kudeaketa, besteak beste. Bitartean, behin-behinean kartzelan jarraitzen dute Villarrek eta Gorka semeak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.