Alexandr Vinokurovek eroriko garrantzitsua izan zuen duela egun batzuk Frantziako Tourrean, grapak eta guzti jarri zizkiozten belaunean, mendian arazoak pasatu ditu, gaurko erlojupekoa arte sailkapen nagusian 8.05era zegoen (19.), baina hor dago. 54 kilometroko erlojupekoa zeukaten gaur Tourreko hamahirugarren etapan (Albi-Albi), eta Vinokurovek irabazi du. Are gehiago, erraz irabazi du -minututik gorako aldea atera dio bigarrenari- eta sailkapen nagusian aurreneko tokietan sartu da -bederatzigarren-.
Gaurko galtzaile nagusiak: Alejandro Valverde -6.08ra sartu da- eta eta Iban Mayo -6.04ra-. Michael Rasmussenek eutsi egin dio lidergoari, etapa ona eginda.
Hasieratik izan da jaun eta jabe Vinokurov. 18. kilometroan Andreas Klodeni 34 segundo kentzen zizkion, 57 Kadel Evansi, 1.35 Alberto Contadorri, 1.42 Rasmusseni, 2.18 Valverderi, 2.42 Mayori…
38,5. kilometroan, hirugarren mailako mendatearen goian, 1.01 Evasni, 1.19 Klodeni, 1.49 Contadorri, 2.37 Rasmusseni, 4.34 Valverderi, 4.54 Mayori…
Helmugan, 1.06.34ko denbora eginda, Vinokurovek 1.14 atera dio Evans bigarrenari, 1.39 Kloden hirugarrenari, 2.18 Contadorri, 2.55 Rasmusseni, 6.04 Mayori, 6.08 Valderderi -Rasmussenek gainditu egin du bi kilometro falta zirela-… Mikel Astarloza gaur ere oso ondo: hamargarren izan da, 2.42ra. Haimar Zubeldiak 4.31 galdu du, Christophe Moreauk 9.26.
Sailkapen nagusian, Rasmussen liderrak minutu bat kentzen dio Evans bigarrenari, 2.31 Contador hirugarrenari, laugarren Kloden dago (2.34ra), Levi Leipheimer bosgarren (3.37ra), Andrei Kaxetxkin seigarren (4.23ra), Carlos Sastre zazpigarren (4.45era), Astarloza zortzigarren (5.07ra), Vinokurov bederatzigarren (5.10era), Kim Kirchen hamargarren (5.29ra), Valverde hamaikagarren (5.48ra), Mayo hamabigarren (5.48ra)… Zubeldia 18.a da (8.18ra)
Tourra bukatu aurretik beste erlojupeko bat izango dute: bezperan, 55 kilometrokoa.
Bihar, berriro mendia, hamalaugarren etapan (Mazamet-Plateau de Beille, 197 kilometro). Maila bereziko bi mendate izango dituzte: helmugatik 50 kilometrora Pailheres eta helmugan bertan Plateau de Beille. Etapa hasiera-hasieran bigarren mailakoa izango dute.
Etzi ere mendia, Foix-Loudenvielle Le Louron etapan (196 kilometro). Lehen mailako bi mendate igoko dituzte: Mente (114.ean) eta Peyresourde (184,5.ean). Eta maila bereziko bat: Bales (159,5.ean).
Txirrindularitza
Vinokurovek erraz irabazi du eta sailkapen nagusian aurrealdean sartu da
Rasmussenek eutsi egin dio lidergoari. Mayok 6.04 galdu du gaur, eta hamabigarren dago orain. Astarloza gaur ere oso ondo, eta zortzigarren dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu