Mendi pixka bat egon den lehen etapa izan dute gaur Frantziako Tourrean (Chablis-Autun, 182,5 kilometro; bosgarren etapa), zortzi mendate zituztelako (laugarren mailako lau, hirugarren mailako hiru eta bigarren mailako bat), eta Aleksandr Vinokurov itzuliko faboritoetako batek minutu bat eta 20 segundo galdu ditu. Hala ere, horren arrazoia ez da izan sasoi aldetik eskas dagoela, baizik eta eroriko bat; helmugarako 25 kilometro falta zirela erori egin da eta ezin tropela harrapatu gero.
Tropel nagusia esprintean iritsi da Autunera eta Filippo Pozzatok irabazi du. Oscar Freire izan da bigarren.
Fabian Cancellarak segitzen du Tourrean lider.
Bihar, Tourreko seigarren etapa: Emur en Auxois-Bourg en Bresse (199,5 kilometro). Laugarren mailako bi mendate igo beharko dituzte.
Txirrindularitza
Vinokurovek minutu bat eta 20 segundo galdu ditu
Erorikoa izan du Tourreko bosgarren etapako helmugarako 25 kilometro falta zirela. Pozzatok irabazi du, esprintean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu