Vinokurovek tropelean jarraituko du 2012an ere
«Nire punturik gabe, taldea ez litzateke World Tour mailakoa izango datorren urtean; Kontinental Pro mailakoa litzateke, eta ezingo luke parte hartu lasterketarik onenetan». Arrazoi hori tarteko, Aleksandr Vinokurovek Astanan jarraituko du datorren denboraldian ere. Txirrindulari eta manager lanak tartekatuko ditu kazakhstandarrak. Tourrean erori ondoren, erretiroa hartuko zuela iragarri zuen Vinokurovek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu