Vitali Korelik hil da, K2ko beheko kanpalekuan
MENDIA. Vitali Korelik mendizale errusiarra hil zen atzo, K2 mendiaren beheko kanpalekuan. Izozteekin eta arnasa hartzeko arazoekin jaitsi zen menditik joan den astean, mendian gora materiala igotzen aritu ondoren. Mendizalea onik ateratzeko helikopteroa eskatu zuten, baina eguraldi txarra tarteko ezin izan da haraino iritsi. Korelik atzo hil zen, eta errusiarrek bertan behera utzi dute K2ra igotzeko ahalegina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu