Realeko jarraitzaileak -eta seguruenez, Salamancakoak ere bai- harrituta geratu ziren atzo Salamancako estadioko esatariak bi taldeen hamaikakoak zein ziren aipatu ondoren botatakoarekin. Zer, eta: "¡Viva España!". Gogoz bota ere. "Makina bat aldiz joan naiz Reala ikustera kanpora, urteetan, eta sekula ez dut halakorik entzun. Geratu ginen...", adierazi dio gaur Realeko jarraitzaile batek BERRIA.INFOri. "Egia esanda, frankismoaren garairik latzenetan ere ez da horrelakorik gertatu". Gaur Salamancan ari dira esaten apika esataria postutik kenduko duela klubak.
Etxeko hainbat zalek partidan zehar que viva España-ka jardun zuten -Espainiako hainbat estadiotan izaten da antzeko oihua euskal taldeen aurkako neurketetan-, Realekoek erantzun egiten zieten, "baina ez zen liskarrik gertatu", Donostiako ekipoko jarraitzaile horrek dioenez. Hiruretan Salamancako plazatik estadiora zale txuri-urdinek egindako kalejiran, baina, Poliziak une batez kargatu egin zuen.
Atzo arratsaldean jokatu zuten Salamancak eta Realak Espainiako Bigarren A Mailako partida. 0-0. Hemendik hiru mila jarraitzaile joan ziren.
futBOLA
"¡Viva España!", Salamancako estadioko esatariak
Realeko jarraitzaileak txokatuta geratu ziren partidaren hasierako oihu hori entzunda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu