Vosek bigarrenez jarraian irabazi du Italiako Giroa
TXIRRINDULARITZA. Ez zen ezustekorik izan Italiako Giroko azkeneko etapan. Emma Johansson suediarrak (Hitec) irabazi zuen saioa, eta Marianne Vos herbeheretarrak (Rabobank) lasterketa, bigarren urtez jarraian. Vosek ez du aurkaririk izan, bederatzi etapetatik bostetan nagusitu baita. Emma Pooley ingelesa (AA Drink Leontien.nl) eta Evelyn Stevens estatubatuarra (Specialized-lululemon) izan dira bigarren eta hirugarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu