Espainiako Vuelta

Vueltan euskal ikurrak erakusteko deia egin du EH Bilduk

Koalizio abertzaleak Bilboko Udalari eskatuko dio argitzeko ea zenbatekoak izan direnVueltaren etapa amaiera ekartzearen gastuak.

jarraia170682.jpg
Lander Muñagorri Garmendia.
2019ko irailaren 4a
07:33
Entzun

EH Bilduk ez du zalantzan jarri Espainiako Vueltaren etapa amaiera Bilbon izatea. Areago, aukera hori baliatzeko deia egin du, euskal ikurrak kalera atera eta “munduari erakusteko Euskal Herria nazio bat dela” esatera. Txirrindulari lasterketak Ikusle andana izaten du, eta, horregatik, kaleetan zein balkoietan ikurrin eta euskal sinboloak erakusteko deia egin du koalizio abertzalearen Bilboko udal taldeak. “Gure identitatea aldarrikatzeko”.

Era berean, Espainiako Vuelta Bilbora ekartzeak zer kostu izan duen galdetuko diote udalari. Gardentasuna eskatu dio, eta lasterketaren kostu erreala zehazteko eskatuko du. Hau da, ez soilik ibilbidearen inguruko informazioa emateko, baizik eta garbiketa, kale mozketa, segurtasun eta bestelako zerbitzuek zenbateko kostua izango duen; horren guztiaren inguruko informazioa eskatuko dute. Asier Gonzalez zinegotziak esan duenez, badakite “kostua oso handia” dela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.