Waltaryk eta Lanbertek urteko bolada ona luzatu nahi dute gaur, Baionan

Binakako txapeldunak dira faborito gaur, Larretxea eta Etxetoren aurka, Masters torneoko finalean

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2011ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Baionako bestak azken txanpan sartuak dira, eta, algararekin batera, pilota trinketa torneoa ere bai. Gaur jokatuko da finala, goizean (11:00), Modernean, eta Waltary Agustik eta Ximun Lanbertek Olivier Larretxearen eta Thierry Etxetoren aurka jokatuko dute. Binakako txapeldunak dira faborito, baina Etxetok finalerdietan erakutsi zuen sasoiak partida asko oreka dezake.

Waltary eta Lanbert binakako txapeldun izan ziren martxoan, eta gaur urtea biribiltzeko aukera dute. Finalerdietan kostata kanporatu zituzten Ibarrola eta Ozafrain (40-34). Torneoko antolatzaileek pilota motelak nahita jarri dituzte, Waltaryk saketik triskantzarik egin ez zezan. Partida luzatu egin zen, eta azken txanpan Lanbert izan zen bikoteari eutsi ziona. Atzelari gazteak Masterseko lehen finala du.

Larretxea eta Etxetori dagokienez, finalean Xala eta Waltaryren arteko lehia eragotzi zuten (40-31). Larresoroko atzelariak erakustaldia eman zuen, eta urte hasierako belauneko lesioa iraganeko oroitzapen txar bat dela erakutsi. Etxetok, gainera, ondo ezagutzen du Waltary. Aurrean, Larretxea sasoi onean dago, eta Etxetok agintzen badu oraindik tantoa erraz egiteko gai da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.