William Clarkek erakustaldia eman du Down Underreko bigarren etapan

Lasterketa hastearekin batera ihes egin du australiarrak, eta bakarrik helmugaratu da; Kohler jarri da lider

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Maisu handien moduan irabazi zuen atzo Australian William Clarkek (Uni Sa), Down Under itzuliko bigarren etapa. Lasterketa hasi bezain pronto tropeletik ihes egin eta bakarrik helmugaratu zen, Michael Matthews (Rabobank) bigarren sailkatuarekiko minutuko tartea lortuta. Halere, izugarrizko triskantza egiteko zorian izan zen. Etapa amaitzeko hogei kilometro falta zirela zortzi minuturen aldea atera zion tropelari, baina Movistarren lanaren erruz zazpi minutu jan zizkion pelotoiak.

Garaileak Martin Kohler (BMC) izan zuen iheslagun hasieran. Hain zuzen ere, lan horri esker lidertzan ipini zen Kohler. Sailkapen nagusian bi segundora dauka Andre Greipel (Lotto-Belisol) bigarrena, eta laura Matthews hirugarrena. Lehen euskalduna Gorka Izagirre da (Euskaltel-Euskadi), 11. postuan.

Garzelli, Saxo Banketik gertu

Ezusterik ezean, Stefano Garzelli Saxo Banken ariko da laster, Alberto Contadorrekin batera. Hala, Italiako Giroan egoteko aukera izango du italiarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.