Irudia.Londres

WIMBLEDON ETA MUNDUKO LEHENA

2011ko uztailaren 5a
00:00
Entzun
Novak Djokovic serbiarrak Wimbledoneko 125. torneoa irabazi zuen herenegun, bere ibilbideko lehena. Finalean, Rafael Nadal munduko lehen sailkatua hartu zuen mendean (6-4, 6-1, 1-6 eta 6-3). Grand Slameko final batean Nadali irabazi dioten lehen aldia da. Aurten Djokovic indartsu dabil, urtea hasi zenetik partida bakarra galdu izana da horren erakusgarri. Garaipen honekin, Djokovicek ATP zirkuituko lehenen postua kendu dio kataluniarrari. Gaur egun, 2.015 puntuko aldea dauka Nadalekiko. Roger Federer suitzarrak jarraitzen du hirugarren postuan, lehen sailkatuarekiko 4.055 puntura. Grand Slameko hurrengo torneoa AEBetako Irekia izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.