Xabi Prieto jokatzeko moduan izango da bihar
FUTBOLA. Xabi Prieto erdilaria Philippe Montanierren esanetara egongo da, bihar, Bartzelonaren aurka jokatzeko (22:00). Herenegun orkatila bihurritu bazuen ere, atzo uste baino hobeto jaiki zen, eta entrenamenduan korrika egin ahal izan zuen. Biharko partidari begira, «sekulako konfiantzarekin» joango direla esan zuen Prietok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu