Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Pilota Federazioak presidente berria du gaurtik: Xabier Errasti (1972; Azkoitia, Gipuzkoa). Txema Aldamiz-Etxebarriaren lekua hartu du. Zazpi urtean izan da federazioko buru Aldamiz-Etxebarria. Gaur batzarrean Errastiren hautagaitza baino ez da aurkeztu.
Jokin Errasti pilotari izandakoaren anaia da Xabier, eta bera ere pilota profesional izan zen, Empresas Unidasetik.
Azkeneko zuzendaritzako lagun batzuk daude haren lan taldean, baita kide berri batzuk ere; Joxe Mari Zezeaga pilota ohia, kasu.
Pilota
Xabier Errasti, EAEko Pilota Federazioko presidente berria
Txema Aldamiz-Etxebarriak kargua utzi du, zazpi urteren ondoren. Gaur egin dute batzarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu