Xabier Imazek ez du Aspen jarraituko eta Mikel Atxak ere ez

2003ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Sebastien Gonzalezen kontra 2. Mailako finala jokatutako beste pilotariak, Xabier Imazek, ez du nonbait enpresaren konfiantza bera. Abenduaren 31n amaitzen zaio Asperekin daukan kontratua, eta dagoeneko esan diote ez diotela kontratua berrituko. Enpresako entrenatzaile eta prestatzaileek harriduraz hartu dute albistea, haiekin inolako kontsultarik egin gabe hartu duelako erabakia Fernando Bidartek, eta haiek Xabier Imazi buruz osatu dituzten txostenek oso bestelako datuak ematen zituztelako pilotariari buruz. Aspen jarraituko ez duen bestea Mikel Atxa da. Kontratua amaitzeko oso egun gutxi falta zirela eta telefono bidez jakinarazi zioten ez zuela enpresan jarraituko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.