Xala-Barriola arazo handirik gabe nagusitu dira Angelun (22-8)

Imanol Magro Eizmendi.
2011ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Xala eta Barriolak sailkapen ligaxkako seigarren partida irabazi zuten herenegun, Angelun, Saralegiren —Olaizola I.aren ordez— eta Belokiren aurka (22-8). Garaipenari esker, sailkapeneko lehen postuan berdinduta daude Olaizola II.arekin eta Beginorekin. Galtzaileei dagokienez, ez zuten irudi onik eman, eta ez dute modurik aurrera egiteko.

Angeluko pilotalekuko harmailak bete egin ziren, eta Xala nabarmendu zen Lapurdiko ikusleen aurrean. Aurrelaria egokitu zen hobekien zoru bizira, eta hamar tanto egin zituen guztira. Barriola ere Beloki baino gehiago izan zen atzean, eta Aspekoek oreka hasieran hautsi ondoren (10-4), 10-0eko partzial batekin erabaki zuten partida (20-4). Saralegik, berriz, ez zuen bererik eman, eta huts gehiegi egin zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.