Xalak eta Laskurainek orain arte Sanmateoetako torneoan ikusi den partidarik politena irabazi zuten atzo, Bengoetxea VI.a eta Ruizen aurka (22-18). Lehia estu eta ona izan zen, eta bi aurrelariek, ausart errematean, ikuskizuna eman zuten. Azken txanpan, baina, 17nako berdinketaren ondoren, Aspekoak hobeto aritu ziren. Logroñoko torneoko iazko txapeldunek huts asko egin zituzten partidaren bukaeran, eta finalerako sailkatzeko eman zieten Aspeko aurkariei. Xalak eta Laskurainek Irujoren eta Merino I.aren aurka jokatuko dute bihar, eta partidako irabazleak finalerako sailkatuko dira.
Gaur, bestalde, beste multzoko partida jokatuko dute Titin III.a-Zubietak eta Berasaluze VIII.a-Beginok, Logroñoko Adarraga pilotalekuan (19:15). Asegarcekoek Olaizola II.a eta Beroizen aurka galdu zuten iragan igandean, eta gaur irabaztea ezinbestekoa dute torneoan jarraitzeko.
Xalak eta Laskurainek eskura dute Sanmateoetako finala (22-18)
Partida estu eta polita irabazi dute Bengoetxea eta Ruizen aurka, eta iazko txapeldunak kanporatu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu