Pilota / Esku-huskako finala

Xalak finala jokatuko du

Sustoa hartu du gaur goizean Yves Salaberri 'Xala' pilotari lapurtarrak, orkatila bihurritu baitu igandeko finalerako entrenatzen ari zela, Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Hala ere, medikuek zangoa aztertu ondoren, bihurritua arina dela iritzi diote, eta igandean jokatzeko moduan izango dela. Beraz, Xala eta Martinez Irujo lehiatuko dira esku-huskako banakako finalean. Bihar aukeratuko dituzte pilotak.

2004ko ekainaren 9a
19:02
Entzun
Mediku agiriaren arabera, lehen mailako bihurritua egin du Xalak, eta, ondorioz, agindutako tratamendua egin ondoren igandea jokatzeko moduan izango da. Hain zuzen ere, Xalak eta Martinez Irujok bihar aukeratuko dituzte partida horretarako pilotak, Atano III.ean.

Esku-huskako banakako pilota txapelketako finala, hasiera batean, joan den igandean jokatzekoa zen. Aurreko astean, ordea, tripetako gaitzak jota ibili zen Xala, eta finala atzeratzea erabaki zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.