Buruz buruko finala berriz ere atzeratuko da ziurrenik. Yvis Salaberri 'Xala' apendicitisak jota ingresatu zuten atzo arratsean. Ebakuntza eginda, gaua Baionako ospitale batean igaro du. Enpresek gaur erabakiko dute zer egin finalarekin.
Zoritxarrak berriz ere astindu du buruz buruko finala. Duela astebete Aimar Olaizola izan bazem eskuko minez, finala hilaren 19ra arte atzeratu zuena, orain Xala da osasun arazoak dituena. Enpresak atzo gauean izan zuen ebakuntzaren berri. Aspek eta Asegarcek buru hauste haundia dute orain, ikusteke baitago arautegiak beste atzerapen bat onartzen duen ala ez. Normalean, kirolari bati apendicitis ebakuntza egiten diotenean, hiru aste inguru behar izaten dituelako berriz ere, lehiara itzultzeko.
Albiste tristea da, bereziki Aimar Olaizolaren eskuak azken egunetan hobera egin duelako. Goizuetarrak masaje eta fisioterapia tratamendua jaso du eskuan, eta mindutako zurdaren hantura ia desagertu zaiolako. Olaizolak gaur egingo du lehenbiziko proba arina Bilboko pilotalekuan. Eta sentsazioak onak badira, ekainaren 19an jokatzeko prest legokeelako. Dena den, Xalaren ebakuntzak behar bezela sendatzeko denbora emango dio.
Peñagarikanok ez du segituko
Kepa Peñagarikano atzelari azpeitiarrak ez du Asegarcen jarraituko. Hil bukaera arteko kontratua zuen, eta ez da enpresarekin akordio batera iritsi luzatzeko. Peñagarikanok hamar urteko ibilbidea egin du Bilboko enpresan, eta urte askotan, estelarretan aritutakoa da. Aurki Asegarce utziko duen laugarren pilotaria da.
Xalari apendicitis ebakuntza egin diote, eta finala ezbaian dago
Lekuineko aurrelariak Baionako ospitale batean igaro du gaua eta enpresek gaur erabakiko dute zer egin
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu