Xiang Liuk esan du ez duela hartuko erretiroa
ATLETISMOA. Xiang Liuk ez du hartuko erretiroa. Hala adierazi zuen atzo atleta txinatarrak bere jaioterrian, Shanghain (Txina). «Oraingoz ez dut hartuko erretiroa, baina goizegi da 2016ko Jokoez hitz egiteko. Nire lehentasuna osatzea da, eta oraingoz bide onetik doa dena. Niretzat orbain bat besterik ez da». 110 metro hesidunetako 29 urteko korrikalariak min hartu du azken bi jokoetan orpazurdan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu