Yachvilik ezingo du jokatu hurrengo hiru hilabeteetan
ERRUGBIA. Dimitri Yachvilik ezingo du jokatu hurrengo hiru hilabeteetan. Miarritzeko mele erdilari beteranoari disko herniako ebakuntza egin beharko diote, eta Top14ko hurrengo hamar jardunaldiak galduko ditu. Uda honetan belauneko ebakuntza egin diote, eta, iragan larunbatean hogei minutu jokatu zituen arren, azken egunetan minari eutsi ezinik egon da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu