Yannick Angel 20 urteko frantziarrak irabazi du estilo libreko 200 metroko proba; 1.43.14 minutuko denbora jarri du. Jarraian iritsi dira, 1,79 segundora, Taehwan Park Hego Korearra eta Yang Sun txinatarra, eta denbora bera izaki, zilarrezko domina bana eskuratu dute. Podiumeko hirugarren maila hutsik geratu da, hala.
Ryan Lochte estatubatuarra eta domina eskuratzeko faborito nagusienetakoa, laugarren sailkatu da.