Futbola

Yeste titular ariko da bihar

20:00etan hasiko da Athletic-Sevilla Espainiako Kopako finalerdiko itzuliko partida.

2009ko martxoaren 3a
15:54
Entzun
Joaquin Caparros Athleticeko entrenatzaileak gaur ziurtatu du bihar Fran Yeste erdilaria titular ariko dela Sevillaren aurka, Espainiako Kopako finalerdiko itzuliko partidan.

Baliteke hamaikako hau ateratzea: Iraizoz; Iraola, Ocio, Amorebieta, Koikili; David Lopez, Orbaiz, Javi Martinez, Yeste, Susaeta; Llorente. Deialdian Armando, Gurpegi, Gabilondo, Toquero eta Velez ere badaude.

Sevillako deialdia: Palop, Javi Varas, Mosquera, Squillaci, Konko, David Prieto, Adriano, Fernando Navarro, Fazio, Romaric, Renato, Duscher, Navas, Acosta, Capel, Perotti, Kanoute eta Luis Fabiano.

20:00etan hasiko da partida (laSexta), San Mamesen. Joanekoan Sevilla nagusitu zen, 2-1. Athleticek duela 25 urte eskuratu zuen azkeneko aldiz Kopa titulua, eta azken finala orain dela 24 urte jokatu zuen.

Beste finalerdiko itzulikoan Mallorca-Bartzelona ariko dira, 22:00etatik. Joanekoan Bartzelonak 2-0 irabazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.