txirrindularitza / Donostiako klasikoa
Zaballak irabazi du Donostiako klasikoa
Constantino Zaballak (Saunier Duval) Donostiako klasikoa irabazi du. Azken kilometroak zazpi txirrindulariko talde batean egin ditu, besteak beste, Jon Bru eta Haimar Zubeldiarekin. Zaballak eraso egin du ordea, eta beste guztiak atzea uztea lortu du. Bakar-bakarrik sartu da helmugara, garaipenarekin gozatuz.
227 kilometroko tartea egiteko 5:24:18 behar izan ditu Zaballak. Minutu erdi inguru beranduago sartu dirahelmugara bigarren taldekoak. Joaquin Rodriguez (Saunier Duval) izan da bigarren, hirugarren Eddy Mazzoleni (Lampre), Stefano Garzelli (Liquigas) laugarren, Jon Bru (Kaiku) bosgarren, David Moncoutie (Cofidis) seigarren eta Haimar Zubeldia (Euskaltel) ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu