Baiona eta Miarritzeren arteko bateratzeak aurrera doan heinean ari dira ugaritzen horren aurkako protestak. Lapurdiko hiriburuan ari dira izaten gehienak, bertako jarraitzaileak baitira bateratzearen aurkako kontrako jarrera nabarmenena dutenak. Haietako asko atzok elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Baionako Herriko Etxearen aurrean. 600 inguru lagun bildu dira, eta horietatik askok Bateratzeari ez zioen paperak erakutsi dituzte. Kontzentrazioa zena manifestazioa bilakatu da gero. Orain hilabete ere manifestazioa egin zuten klubeko bulegoen aurrean, eta orduan ere jende asko bildu zen. Hala ere, ez dirudi protesta horiek guztiek fruitua emango dutenik, bi klubetako ordezkariek erabakita baitute talde bakar bat osatzea.
ERRUGBIA
Zale asko bildu dira Baionan, bateratzearen aurka
Talde xuri-urdineko jarraitzaile taldeek kontzentrazioa egin dute Herriko Etxearen aurrean, Miarritzerekin bat egin nahi ez dutela esateko. Kontzentrazioa manifestazio bilakatu da azkenerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu