Zaleek Espainiako ereserkiari txistu eginez gero bi klubak zigortzea aztertzen ari dira

2015eko maiatzaren 27a
16:21
Entzun

Indarkeriaren Aurkako Espainiako Batzordea aztertzen ari da bi klubak zigortzeko aukera, zaleek Espainiako Kopako finalean ereserkiari txistu egiten badiote. Miguel Cardenal Espainiako Kirol Kontseilu Nagusiko presidenteak jakinarazi du aukera hori dutela mahai gainean, "ordenamendu juridikoaren aurkako ekintzak" gertatzen badira.

Cardenalek aukera horren berri emango die Athletici, Bartzelonari eta Espainiako Futbol Federazioari gutun baten bidez: "Lehen aldia da neurriak hartu direla".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.